miércoles, 9 de junio de 2021

Hemen dituzue Debako Udalak gure proposamenei eman dizkien erantzunak. Lan bikaina!!

martes, 11 de mayo de 2021

 

Gure itsasoak, ibaiak ... horrela ikusi nahi ditugu?
Itziarko, 2.mailako ikasleek, egidako horma-irudian erakutsi nahi digute plastikoa behar denean bakarrik erabili behar dela.

 Hauek dira Luzaro ikastetxeko ikasleek udalari egiten dizkieten konpromisuak eta proposamenak.



jueves, 18 de marzo de 2021

 Hurrengo asteko asmakizuna:


            MUNDUAN 844 MILIOI PERTSONEK EZ DUTE EDATEKO UR GARBIRIK ESKURA.

                                            - EGIA

                                            - GEZURRA

 Uraren kutxadura murrizteko, honen kontsumo arduratsua bermatzeko eta materia organikoaren birziklapena bultzatzeko jolas bat proposatzen dizuegu.

MATERIALAK:

- Plater bat

- Xaboia.

- Ura.

- Piper hauts beltza.

PROZEDURA:

1- Plater batean, ura eta piper hauts beltza nahaztu.

2- Xaboi tanta bat, urez eta piper  beltz hautsez bete dugun plater erdira hurbildu.

BEHAKETA:

Zer gertatzen zaie piper hauts aleei?

Zer uste duzu gertatuko zaiela ur ekosistema batean bizi diren bizidunei xaboi eta material kutsakorrekin?

 Aste honetan, Laida Aizpuruak saria eraman du. ZORIONAK!!!



 Aste honetan ere, eguraldiak ez digu lagundu.

Oraingo honetan, buruari eragin diogu eta zientzialariak bihurtu gara.

----> Gure haziek hazteko, zer behar dute?

----> Urari, kolorantea botatzen badiogu, gure landareak gorriak, urdinak, horiak edo berdeak aterako dira?

Batzuk, urdinak aterako direla esaten dute

Hauek ere, berdin pentsatzen dute.